2012-06-25
"Aurretik zekiena atzean utzi beharra dauka ezer berririk lortu nahi
baldin badu. Arriskatu beharra dauka. Hautsi. Eten. Aurrez ikasitakoaren
eskutik askatu, umea amaren eskutik askatzen den bezala oinez ikasiko
badu. Umeak beldurra sentitzen du, eroriko dela uste du, mina hartzeko
arriskuan dago, baina hara non amaren eskua utzi eta pauso bat eman
duen, gero beste bat. Kontu segurua da eroriko dela. Baina jaikiko da,
berriro beste pauso bat emateko."
Anjel Lertxundi
2012-06-17
Bazoazela eta azkenean hori dela bizitza. Joatea eta joatea.
Absurdoenetik, kaka nahaste handienetik ere ikasi dugu zuk eta nik
zerbait ona ateratzen.
Txiki txikia bada ere. Mozkorraldi zoro bat behintzat.
Irristatu gara behin baino gehiagotan eta pozten naiz.
Gaur horregatik garelako
indartsuak, gogorrak, nekaezinak.
Zu eta ni gogor egin gaituzte urteek eta
pozten naiz.
Hauskorrak gara batzuetan hala ere, eta pozten naiz.
Erortzetik
altxatzean omen dagoelako erronka.
Zuk ere ondo dakizu hori. Erori eta altxa.
Behin, bi aldiz, eta hiru aldiz ere bai.
Askotan erori gara eta pozten naiz.
Lurrak irentsi gaituen guztietan lortu dugu altxatzea. Eta pozten naiz.
Gaur atzo baino zaharragoa zara eta pozten naiz.
Gazteak gara eta pozten
naiz.
Hamaika aldiz eroriko gara oraindik eta pozten naiz.
Begiak ireki gabe ulertuko dugu mundua noizbait
eta pozten naiz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)