2012-07-24
Eta bakoitzean hasieratik hasi beharra iruditzen zaizu harrigarriena,
beti hutsetik abiatzeko sentsazio hori, egunero berdin egunero berri,
eta zikloak lasaigarriak direla pentsatzen duzu, bete egiten direlako,
turistak gehien maite duena etxera itzultzea dela, eta haren azken
pentsamendua, aireportuan nazkatuta dagoela edo autoan nekatuta doala,
beti antzekoa: nahiago nuke etxean banengo. Eta berriro hasieratik hasi
beharra iruditzen zaio normalena, erosketak egin, hozkailua bete,
indarrarekin ekin udararen amaierari.
Baina aurretik, oporrak hartu eta edozertarako astia izango duzula sinisteko adina zoriontsu eta inozo zaren une horietan, hasieratik hasi beharra iruditzen zaizu ederrena, maletak egin, hegazkina hartu, trasteak utzi, ingurua ezagutu, eta are ederragoa, berriz, joan aurretiko une hori berori, planak egin, buruari hegan egiten utzi, etortzeko dagoen zoriona dastatu.
Eta bakoitzean hasieratik hasi beharra bera baino harrigarriagoa egiten zaizu azkenean beti tranpa berean erortzea, eta ez jakitea oraindik gero opor egunak beste guztien antzekoak izaten direla, gosea sartuko zaizula, eta egarria, eta larria, logura, eta tripako minak ez dizula utziko lasai ibiltzen.

Xabier Gantzarain
2012-06-25
"Aurretik zekiena atzean utzi beharra dauka ezer berririk lortu nahi
baldin badu. Arriskatu beharra dauka. Hautsi. Eten. Aurrez ikasitakoaren
eskutik askatu, umea amaren eskutik askatzen den bezala oinez ikasiko
badu. Umeak beldurra sentitzen du, eroriko dela uste du, mina hartzeko
arriskuan dago, baina hara non amaren eskua utzi eta pauso bat eman
duen, gero beste bat. Kontu segurua da eroriko dela. Baina jaikiko da,
berriro beste pauso bat emateko."
Anjel Lertxundi
2012-06-17
Bazoazela eta azkenean hori dela bizitza. Joatea eta joatea.
Absurdoenetik, kaka nahaste handienetik ere ikasi dugu zuk eta nik
zerbait ona ateratzen.
Txiki txikia bada ere. Mozkorraldi zoro bat behintzat.
Irristatu gara behin baino gehiagotan eta pozten naiz.
Gaur horregatik garelako
indartsuak, gogorrak, nekaezinak.
Zu eta ni gogor egin gaituzte urteek eta
pozten naiz.
Hauskorrak gara batzuetan hala ere, eta pozten naiz.
Erortzetik
altxatzean omen dagoelako erronka.
Zuk ere ondo dakizu hori. Erori eta altxa.
Behin, bi aldiz, eta hiru aldiz ere bai.
Askotan erori gara eta pozten naiz.
Lurrak irentsi gaituen guztietan lortu dugu altxatzea. Eta pozten naiz.
Gaur atzo baino zaharragoa zara eta pozten naiz.
Gazteak gara eta pozten
naiz.
Hamaika aldiz eroriko gara oraindik eta pozten naiz.
Begiak ireki gabe ulertuko dugu mundua noizbait
eta pozten naiz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)