Onintza Enbeitia
2012-02-19
"Eta pertsonok, geuregandik ateratzen ditugunez munduan egin ditugun obra  eder guztiak, geure buruari ere eraikitzen dizkiogu harresiak. Badago  horma handiaren atzean ezkutatuta bizi den jendea, eta haren begiek ez  dakit nolako mezu misteriotsuren bat dutelakoan, urteak ematen ditugu  horma apurtu nahian. Pentsatzen dugu horma horren hoztasunak bihotz on  bat babesten duela, eta bilatu egin nahi izaten dugu. Baina nik bihotza  azalean daukat, eta inorenaren bila hormak botatzen hasten naizenean,  neurea apurtzen dut. Harresien atzean ezkutatu nahi duenak horretarako  eskubide osoa du, baina neuk ere ikasi dut kanpotik begira gelditzen;  sartu gabe. Harresiek beti ez baitituzte gauza ederrak gordetzen"
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario