Dena ez da re. Dena ez da fa, dena ez da sol, dena ez da mi... baina zer ginateke musikarik gabe! Dantzari trebeak ez gara baina zinez diot, gogorik ez zaigula falta doinu gozoz zein alaiez txoko oro zipriztintzeko. Doinu bakoitza hari bat balitz bezala, hitzak zastada gisa erabiliz zentzu bat eman nahi diogu eguzkiaren bueltan biraka ibiltze honi. 
Gogoan dut nola lotaratzen genituen haurrak re, sol, mi eta fa doinuz  lagundutako ipuinekin, uztaileko gau beroetan. Buruan re besterik ez genuen egunetan.  
Kaleak eta eskuak hotz dauden garaiotan ere, hitzez josi nahi dugu berotasuna, re eta sol epelen azpian. Eskuak ez ezik begiradak ere berotu daitezen. 
"Gogoa genuen, eta birekin hasitakoan,  bost gara orain. Gogoak elkartu gaitu, nahiz ez jakin zehatz zein den  gogo hori nork berea baitu gogoa. Badakigu, ordea, gogo horrek betetzen  gaituela eta zenbateraino betetzen gaituen. Gogo horrek pozten gaitu,  momentuz, eta bada aski, asko denez. Gogotsu gaude sortzeko eta  plazaratzeko, eta gure gogoak eta ilusioak gidatuko eta gogoberrituko  gaitu. Gogorik baduzu, gogoan izan eta gogoak elkartuko gaitu."
ZAST!   
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario